2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Sarrera eta lehenengo saio teorikoak

Ongi etorri nire blogera!

Andrea naiz, Lehen Hezkuntzako ikaslea EHUn. Hona hemen nire etorkizuneko lanbiderako lagungarriak izan daitezkeen lan eta hausnerketa interesgarrien bilduma. 

"Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo".  
Benjamin Franklin


Bloga eratu berri dugunez, atzerapen txiki batekin goaz, baina berehala eguneratuko dut, orain arte IKT saio terikoetan egindakoari buruz hausnartuz.

Aipatzekoa da blogen munduan murgiltzen naizen lehenengo aldia dela. Hala ere, oso baliabide egokia iruditzen zait gure ikaskuntza-prozesuaren jarraipena eta garapena  askatasunez islatzeko. 

Lehenengo saio teorikoa: Urriak 16


Lehenengo saio teorikoa urriaren 16an izan zen. Ikasgaiaren aurkezpen orokorra egiteaz gain, erlaxatzeko eta minutu batzuetan gure ingurukoarengatik deskonektatzeko dinamika bat egin genuen. Gure eserlekuetan jarrera zuzena eta begiak itxita mantentzen genituen bitartean, irakasleak nahi gabe hausnartzera bultzatu gintuzten zenbait galdera bota zituen. Hasieran, nahasmena eta nolabaiteko noraeza sentitu dut galderen bonbardeaketa hura entzutean. Gero, apurka-apurka gaian zentratzen hasi gara eta lan egiteko giro atsegina sentitu dut begiak irekitzean. 

Ikasgai honekiko lehenengo inpresioa positiboa izan da, metodo tradizionaletik kanpo dagoelako eta klaseak dinamikoak izango direla uste dudalako. 


Bigarren saio teorikoa: Urriak 23


Atzo greba egon zenez, klasean talde txikia geundela aprobetxatuz, lauhilekoak zehar erabiliko dugun metodologia erabaki genuen. Metodologia tradizionala alde batera utziz, Gurpilaren bidezko irakaskuntza hautatzera ausartu ginen. Ausartu esaten dut, metodologia hau arrakastatsua izan dadin, guztion konpromesua zein esfortzua beharrezkoak direlako. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina