2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Lehenengo egin beharrekoa

“IKTAK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA”



Galderak


1. Zein da IKTak oso gutxitan erabiltzearen arrazoi nagusia?
2. IKTen erabilera egokia al da lehen hezkuntzako etapa osoan?


Hitz gakoak


1. Gaitasun digitala
2. IKTak
3. Hezkuntza
4. Teknologia
5. Aireberritzea

Sintesia

Eskola, gizartearen beharrizanetara eta izaerara egokitu beharko litzateke. Hala ere, agerikoa da eskola ez dela gizartearen erritmo berean garatu; eta horrenbestez, eskolako errealitatea eta kanpokoa ez datoz bat hainbat aspektutan. Kontraesan honetan eta gizarte digitalean murgilduta gabiltzala, IKTak gutxitan edo modu desegokian erabili ohi dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Gizartearen eta eskolaren arteko desoreka honi aurre egiteko, gaur egungo eskolaren eginkizunak zehaztu behar dira, hala nola, alfabetatze digitala, inklusio digitalaren sustatapena,  IKTen erabilera metodologia konstruktibistan... Behin helburuak argituta, horiek modu arrakastatsuan lortzeko baliabideak erabil daitezke, besteak beste: blogak, wikiak, moodle eta bideojokoak.  Aipaturiko tresna horiek, aplikazio ugari dituzte hezkuntzan eta ikasleen jarrera parte-hartzailean zein aktiboan oinarritzen dira, ikasketa esanguratsua izan dadin. Agerian geratzen denez, IKTak aukera ezinhobeak dira hezkuntza eredua berriztatzeko. 



Hirugarren saio teorikoa


"Visiones disruptivas de la educación"



María Acasoren bideoak sarrera ezinhobea eman dio gaurko klaseari. Jarraian, bideoan aipatzen diren ideia nagusi interesgarri batzuk uzten dizkizuet. Gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen bideoa osorik ikusteko. Benetan interesgarria eta hausnartzeko modukoa dela. 

María Acaso, Arte Ederretako irakasle eta ikertzaile moduan aritzen da Madrilen. Beraren aburuz, hezkuntza-sistema guztiz zaharkiturik dago eta egoera hau aldatzeko nahian, metodologia berriztatzaileak bilatzen ditu. Bere proposamenak hurrengo puntu hauek biltzen ditu: 


  1. Boterea: Etorkizuneko irakasle moduan, sistema- autoritariotik sistema- demokratikora igaro beharko ginateke. Aldaketa honetan, bi figurek hartzen dute parte; alde batetik, ez-irakaslea eta bestetik, ez-ikaslea. Ez -irakasleak botereari uko egin behar dio eta ez ikasleak, berriz, boterea  onartu beharko luke. Gainera, ez dugu irakaslea figura bakar batekin identifikatu behar. Izan ere, irakasleek lan egiteko talde bat osatu beharlo lukete.
  2. Ikusezina: Era automatikoan lan egietari utzi eta ekin diezaiogun era gogoetatsuari. Horretarako, gure pedagogia ikusezinak ikertu behar ditugu eta horrez gain, ez dugu ahaztu behar nor garen, zein den gure espazioa eta erabiliko dugun diskurtsoa. 
  3. Espazioa eta denbora: Zorroztasuna baztertuz, malgutasuna nagusitu beharko litzateke. Gelaren espazioari dagokionez, gure erara pertsonalizatu beharko genuke, musika eta janaria bertan erabiliz. Denborari dagokionez, gaur egungo garaira egokitu beharko ginateke. Gauzak horrela, IKTak erabili behar dira, hala nola, Twitter, Facebook, Slideshare edo Skype. Liburuak ere bere lekua izango luke proposamen honetan, sakontze-tresna moduan. 
  4. Informazioa: Eskema itxi batetik, ikuspegi zabalera igaro beharra dago. Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da ikasleei interesatzen zaiena eta gelatik kanpo dagoen oro gelan bertan aplikatzea, hala nola, ikusizko kultura eta denbora-pasa. 
  5. Ezagutza: Arlo honi dagokionez, ikasleak hartzaile izatetik ekoizleak izatera igaro beharko lirateke. Proiektuetan oinarritutako metodologiak aukera apartak dira xede hori aurrera eramateko. 


Hitzaldiaren amaieran, Maríak hiru galdera proposatzen dizkie irakaskuntza munduan gabiltzanoi:



a) Irakaskuntza prozesuaren inguruan maiztasunarekin hausnartzen al duzu?
b) Metodologien inguruan hausnartzen al duzu? Erabiltzen dituzun metodologiak zuk zeuk askatasunez erabakitakoak dira ala zuk iraganean jaso zenuenaren errepikapenak dira?
c) Metodologia berritatzaileak erabiltzen al dituzu? Zeintzuk?



Bideoa ikusi eta gero, gurpilen antolaketari ekin diogu. Nire ustez, une horretatik aurrera gelan kaosa nagusitu da. Ez genuen argi zer egin behar genuen, nola, noizko… Uste dut egelaren antolaketa oztopoa izan dela, asko kostatu baitzaigu materiala topatzea eta geure buruak kokatzea. Nire taldekideekin oso gustura nago eta uste dut lan ona egingo dugula. Hala ere, gaurko noraezaren ondorioz, ez dugu gauza handirik egin. 

2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Sarrera eta lehenengo saio teorikoak

Ongi etorri nire blogera!

Andrea naiz, Lehen Hezkuntzako ikaslea EHUn. Hona hemen nire etorkizuneko lanbiderako lagungarriak izan daitezkeen lan eta hausnerketa interesgarrien bilduma. 

"Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo".  
Benjamin Franklin


Bloga eratu berri dugunez, atzerapen txiki batekin goaz, baina berehala eguneratuko dut, orain arte IKT saio terikoetan egindakoari buruz hausnartuz.

Aipatzekoa da blogen munduan murgiltzen naizen lehenengo aldia dela. Hala ere, oso baliabide egokia iruditzen zait gure ikaskuntza-prozesuaren jarraipena eta garapena  askatasunez islatzeko. 

Lehenengo saio teorikoa: Urriak 16


Lehenengo saio teorikoa urriaren 16an izan zen. Ikasgaiaren aurkezpen orokorra egiteaz gain, erlaxatzeko eta minutu batzuetan gure ingurukoarengatik deskonektatzeko dinamika bat egin genuen. Gure eserlekuetan jarrera zuzena eta begiak itxita mantentzen genituen bitartean, irakasleak nahi gabe hausnartzera bultzatu gintuzten zenbait galdera bota zituen. Hasieran, nahasmena eta nolabaiteko noraeza sentitu dut galderen bonbardeaketa hura entzutean. Gero, apurka-apurka gaian zentratzen hasi gara eta lan egiteko giro atsegina sentitu dut begiak irekitzean. 

Ikasgai honekiko lehenengo inpresioa positiboa izan da, metodo tradizionaletik kanpo dagoelako eta klaseak dinamikoak izango direla uste dudalako. 


Bigarren saio teorikoa: Urriak 23


Atzo greba egon zenez, klasean talde txikia geundela aprobetxatuz, lauhilekoak zehar erabiliko dugun metodologia erabaki genuen. Metodologia tradizionala alde batera utziz, Gurpilaren bidezko irakaskuntza hautatzera ausartu ginen. Ausartu esaten dut, metodologia hau arrakastatsua izan dadin, guztion konpromesua zein esfortzua beharrezkoak direlako.