Hezkuntzaren munduan murgilduz


“El sistema educativo es anacrónico”



Hona hemen gaur egungo hezkuntza-sistema ederki deskribatzen duen bitartean, horren kritika konstruktibista egiten duen bideo bat.  Izan ere, informazioaren gizarteak gazte sortzaileak eta motibatuak behar ditu. Hala ere, gaur egungo hezkuntza-sistemak ikasle askoren bertuteak oztopatzen ditu, ikasteko motibazioa murriztuz.

Egoera honetan, eskolaren helburua ikasleak motibatzea da, euren argia piztuzHelburu horretan oinarrituz, horrela azaltzen du bideoak gaur egungo eskolaren funtsa: "gaur egungo umeak espaziontzi erraldoiak dira eta piloto on batek programatzeko beharra daukate."

Etorkizuneko irakasle moduan, gu geu gara piloto horiek. 



 


                        “Respuestas para pensar"

Juana Sancho Gilek, Bartzelonako Unibertsitatearen irakasleak, horrela definitzen du eskola: "eskola hezkuntzaren teknologia da." Aurreko ildotik  jarraituz, hurrengo esaldiarekin ematen dio hasiera bree diskurtsoari: "El camino del conocimiento es la certeza, pero el camino de la sabiduría es la duda."

Eta zuk zein bide aukeratuko zenuke, ezagutzarena ala jakituriarena? Bideoa  ikustera animatzen zaituztet!




                       “La competencia digital"



Bideo honetan Jordi Adellek gaitasun digitalaren  nondik norakoak azaltzen ditu, alfabetatze digitala garatzearen garrantzia azpimarratuz.



    “Perdemos entre pantallas el valor de las miradas"

Bideo honek agerian uzten du teknologia berriak zentzu kritikoz eta arduraz ez erabiltzeak dakartzan arriskuak. Goiburuak adierazten duen moduan, begiraden balioa pantailen artean galtzen ari gara eta badirudi, trebetasun digitala garatzen dugun heinean, aurpegira hitz egiteko gaitasuna galtzen ari garela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat