2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Azken hausnarketa

IKT ikasgaiarekiko jarrerari dagokionez, azpimarratzekoa da hasieratik jakinmin eta interesa handia izan dudala gai honekiko. Izan ere, gure ikasgaien artean berritzaileena izateaz gain, jakin badakigu teknologia berriak gure gizartea mugitzen duten motor handietariko bat direla. Bestalde, etorkizuneko irakasle profesional moduan, IKTak kritikotasunez erabiltzea garatu beharreko oinarrizko trebetasuna da. Horiek horrela, IKT ikasgaia trebetasun hori garatzeko ezinbesteko aukeratzat hartu nuen. Hala ere, uste dut denbora oztopo ikaragarria izan dela trebetasun hori behar bezala lortzeko. Ikasgaiari amaiera ematear gaudela, atzera begiratzen dut eta esaldi honen bidez laburtuko nuke lauhileko honetan egindakoa:  testu batzuetatik elkarrekin eraikitako ezagutza IKTen bidez transmititzea. Pertsonalki eta ikasgaia hobetzeko iradokizun moduan, transmisio hori egiteko baliabide edo programa ezberdinen proposamena faltan bota dut.


Erabilitako metodologiaren aurrean, nolabaiteko beldurra eta intseguritatea sentitu nuen hasiera batean. Taldekideok ez genuen oso argi zertan zetzan gure eginkizuna, baina apurka-apurka segurtasuna eskuratu genuen eta lanari ekin genion. Uste dut ikaskuntza-gurpila metodologia oso interesgarria eta erabilgarria dela denon artean eraikitako ezagutza konpartitzeko. Hala eta guztiz ere, gure gelan hainbeste ikasle egonik, bideratzeko zaila izan da. Bestalde, metodologia hau benetan aberasgarria izan dadin, heldutasun- eta konpromesu- maila handiak behar dira eta uste dut gelako giroan ez direla gehiegi nagusitu ezaugarri horiek. Horren ondorioz, badirudi bakoitzak bere lanarekin bete duela, baina modu indibidualista batean, beste taldeen ekarpenak behar bezala barneratu gabe. 

Aurreko ildotik jarraituz, ikaskuntza-gurpila metodologia oztopatu dituzten alderdiak azalduko ditut. Alde batetik, egun berean laupabost aurkezpen egoteak arretaren galera zekartzan eta hasiera batean, interesa piztuta egon arren, denborak aurrera egin ahala, interes hori galtzen zen. Era berean, asistentzia gero eta eskasagoa zen. Beste alde batetik, landu beharreko testuen gaiak nahiko errepikakorrak ziren eta aspektu horrek ere gelaren dinamika oztopatu du. Nire ustez, alderdi hau negatiboena izan da, galera izugarria iruditzen zaidalako gelan daukagun potentzialitatea kontuan hartuta. Amaitzeko, uste dut ikasgai honen irakasleen arteko koordinazioa hobetu beharko litzatekeela, saio praktikoetan landu ditugun edukiak hain ezberdinak ez izateko. Horrez gain, uste dut lotura handiagoa egon beharko litzatekeela teoriaren eta praktikaren artean; teorian ikasitakoa praktikan aplikatzeko eta alderantziz. 


Hobetu beharreko alderdiak alde batera utzita, prozesu honen alde positiboak aztertzeari ekingo diot. Hasteko, uste dut erabaki ona izan zela metodologia berritzaile hau aukeratzen ausartzea. Izan ere, esperimentazioan murgildu gara, ezagutza kolektiboa eraikiz eta elkarrengandik ikasten ikasten. Ekinaren ekinez, kalitatezko lanak egitea lortu dugu, etorkizunerako erabilgarriak izan daitezkeenak. Hortaz, zalantzarik gabe, zoriontzekoa da talde guztiek egindako lana eta eskainitako esfortzua. 

Amaitzeko, prozesu hau laburtzeko poster bat uzten dizuet: 






2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Bederatzigarren eta azken saio teorikoa

Azken klasea izan da gaurkoa… Denbora arinegi pasatu dela uste dut. Gaurkoan, gela jendez gainezka zegoen, ebaluazioak entregatu behar izan ditugulako. Irakasleak jaso dituen paper guztiak ikusita, agerian geratu da orokorrean lan handia egin dugula.

Saioaren hasieran, dokumentatzaileen azken taldeak amaiera eman dio ikaskuntza-gurpila metodologiari. Ederki azaldu eta aurkeztu dute euren sitesa eta gainera, behatu dituzten taldeen prozesua laburtzeko bideo bat jarri dute, musika eta irudiak konbinatuz. Benetan modu polita iruditu zaidala gure ibilbidearen atal honi amaiera emateko.

Azkenik, irakasleak lauhilabete osoan zehar bizi dugun ikas-irakaste prozesua laburtu du aurkezpen baten bidez eta hausnartzera bultzatu gaitu. Atzera begira, agerian geratzen da egindako esfortzu guztiak eta esperimentazioan murgildu izateak benetan merezi duela eta hobetzeko aspektuak egon arren, positiboek irabazten dutela. 




2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Zortzigarren saio teorikoa

Gaurko saioan, dokumentatzaileak izan dira protagonista nagusiak.  Izan ere, euren lan-prozesua aurkeztu dute, baita behatutako taldeena ere. Horretarako, talde bakoitzak egin duen ibilbidea aztertu dute, Sites bidez. Bertan, taldeek emandako urrats nagusiak azaltzeaz gain, ikaskuntza-irakaskuntza prozesu horren inguruan hausnartu dute. Azpimarratzekoa da oso interesgarria iruditu zaidala egindako balorazio guztiak konstruktibistak izatea. Azken finean, IKASTEN IKASTEKO gaude hemen.




2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

Modulu astea


Bideoa editatzeko arazo teknikoak izan ditugu, ez dugulako inolako prestakuntzarik jaso bideoak egiteko programen inguruan. Uste dut IKT ikasgaia bideoak grabatzeko eta editatzeko ikasgarik aproposena dela eta behintzat, saio bat eskaini behar izango genuela bideo baten ekoizpenaren nondik norakoak ezagutzeko. 

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Ikaskuntza gurpila: 4.1 taldea (+ke 1x1)

IKASKUNTZA GURPILA


Hasteko, nire taldea aurkeztuko dizuet:




Hona hemen ikaskuntza-gurpila metodologian oinarritutako lana burutzeko jarraitu dugun prozesua:


1. Irakurgaiak irakurri eta notak hartu

Lana egiteko epea kontuan hartuz, landu beharreko testuak taldekion artean banatu genituen eta behin bakoitzak bere zatia landu zuela, ideiak komunean jartzeko elkartu ginen.

Jarraian, lehenengo irakurketan jasotako notak uzten dizkizuet:











2. Taldeko eztabaida: akta


 Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/30



Hasiera ordua:
08:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
12:30
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Santamaria, Gorka
-       Seco, Andrea
-       Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:



Hartutako erabakiak:
  1. Bakoitzak hiru testuak irakurri behar ditu
  2. Egokitu zaion atala irakurtzea eta laburtzea
  3. Ideia nagusiak ateratzea
  4. 5 hitz gako bakoitzak
  5. 2 erronka bakoitzak
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Ideia nagusiak “post it”etan idaztea
Taldekide guztiak
2014/11/19

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
1. Bakoitzak egindako lana berrikusi eta antolatu.
2. Ideiak komunean jarri.
3. Guztion hausnarketekin erabaki bat atera.
4. Aurkezpenerako ideiak ateratzea
Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/19
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 8:30


  
Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/19


Hasiera ordua:
14:00
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
17:00
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Santamaria, Gorka
-       Seco, Andrea
-       Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:


Hartutako erabakiak:
      1.     Egin ditugun laburpenak txosten batean elkartu
      2.    Kohesioz eta zentzuz laburpen osoa egin
      3.    Movie Maker bat egitea
      4.    Gure ahotsak grabatzea
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Aurkezpen osoaren laburpena egitea

Andrea Seco eta Naia Zubiarrain
2014/11/24

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:

Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/24
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 16:00



Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/24


Hasiera ordua:
13:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
17:00
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Seco, Andrea
-       Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:

-Gorka Santamaria

Hartutako erabakiak:
1.    Movie maker bat egitea
2.    Gure ahotsak grabatu eta movie makerrean jarri

Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizkorako?
Oharrak
Movie Maker-a prestatzea
Talde guztia
2014/11/25

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
       1.    Movie maker-a prestatzea
       2.    Txostena zuzentzea
       3.    Aurkezpena lantzea

Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/25
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 10:30


Taldearen bilkuretako akta: 2014/11/25


Hasiera ordua:
10:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola (Taldean ikasteko gela: 1S04G)
Amaiera ordua:
11:30
Taldearen izena:
“Los cuatro fantásticos”
Koordinatzailea: Zubiarrain, Naia
Azpi-koordinatzailea: Seco, Andrea eta Santamaria, Amaia
Idazkaria: Santamaria, Gorka
Bertaratutakoak:
-       Santamaria, Amaia
-       Santamaria, Gorka
-       Seco, Andrea
Zubiarrain, Naia
Bertan izan ez direnak:



Hartutako erabakiak:
      1.    Movie makerra prestatzea, argazkiak eta gure audioak sartzea.
      2.    Txostena berrikustea
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizkorako?
Oharrak
AURKEZPENA
Talde osoa
2014/11/27

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:


Hurrengo bilkuraren data: 2014/11/27
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 8:30





3. Sintesi dokumentua


 Klikatu hemen sintesi dokumentua ikusteko. Dokumentu honek testuen laburpen orokorra, hitz gakoak, galderak eta taldearen hausnarketa biltzen ditu. 

  


 4. Aurkezpenerako bideoa


Landutako testuen ideia nagusiak klasean aurkezteko bideo bat egin genuen Movie Maker programaren bidez. Klikatu hemen bideoa ikusteko.



5. Dokumentatzaileekin partekatu
Dokumentatzaileekin azken produktuaz gain, prozesuan zehar egindako atazak partekatu ditugu.



6. Talde handian aurkeztu
Amaitzeko, azaroaren 27an talde handian gure lanaren inguruko aurkezpen laburra egin genuen arestian jarritako bideoaren bidez.