2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Zazpigarren saio teorikoa

Gaurko saioan, amaiera eman diogu testuetan oinarritutako aurkezpenei. Hurrengo astean, dokumentatzaileek gure lanetan oinarritutako ekarpen berriak egingo dituzte, baina  momentuz, guztiok zer egingo duten ikusteko irrikitan gaude.


Gaurko aurkezpenetan, talde gehienek Powtoon deritzon programa erabili dute euren gaien nondik norakoak taldeari transmititzeko. Programa hau IKT praktika saioetan ikusi genuen lehenengo aldiz eta zalantzarik gabe, oso aurkikuntza erakargarria izan da guztiontzat. Izan ere, oso baliabide dinamikoa da, lehen hezkuntzako ikasleen artean erabiltzeko guztiz aproposa. Dineinuari esker eta eskaintzen dituen aukerei esker (hala nola, musika eta animazioak) entzuleen arreta eureganatzen du berehala. 

Gure taldean, berriz, Movie Maker programa erabili dugu; musika, irudiak, testuak eta gure ahotsaren bidezko azalpenak tartekatuz. Lan honetan eskainitako denborak eta esfortzuak emaitza positiboa izan dutela uste dut. "Eskola 2.0" gaia nahiko korapilatsua izanik, ahalik eta gehien laburtzen eta modu erakargarrian aurkezten saiatu gara. Hurrengo sarreran, lan hau burutzeko prozesua eta azken produktua publikatu dut. 

Azken taldeak, gaur egun pil-pilean dagoen galdera  baten bidez itxi du gaurko saioa.  Hona hemen, uste baino eztabaida  txikiagoa sortu duen galdera:  

Liburuak ala IKTak, hau da, eskola tradizionala ala Eskola 2.0?

Nire uste apalean, ez genuke mutur bat ezta bestea aukeratu behar. Nire iritziz, liburuen eta IKTen arteko oreka bat aurkitu beharko genuke, bi metodoek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatuz. Izan ere, bai liburuak, bai Internet oso jakintza-iturri lagungarriak eta potenteak dira. Hala ere, Internetek baditu liburuek ez dituzten arrisku batzuk, hala nola, menpekotasuna edo erabilera desegokia. Hori dela eta, iKTen  erabileraren inguruko hezkuntza funtsezkoa da gaur egungo gizartean, non teknogia berriak ezagutzaren ardatza bihurtzen ari diren. Jakin badakigu IKTak ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aberasteko tresna egokiak direla, baina nola bideratu metodologia berriztatzaileak hezkuntzaren kalitatea benetan hobetzeko? Zentzu kritikoa eta ardura ezinbesteko kualitateak direla uste dut, bai ikasleengan, bai irakasleengan garatu beharrekoak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina