2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Seigarren saio teorikoa

Gaurko saioan, aurkezpenekin jarraitu dugu. Aurreko astean bezala, aniztasun handia egon da IKTen erabileran, baina gaurkoan ekarpen berri bat egon da: hizlarien ahotsak bideoan bertan txertatzea. Oso interesgarria deritzot aurkezpen batean irudiak eta ahozko azalpenak tartekatzeari, arreta bereganatzeko erraztasuna eskaintzen baitute. Izan ere, informazioaren eta teknologiaren gizartean murgildurik gabiltzala, badirudi errazagoa egiten zaigula ordenagailu batetik datorren azalpenak aditasunez entzutea, pertsona baten hitzak baino.

Bestalde, aurkezpen gehienen gaia oso parekoa izan arren, talde bakoitzak modu ezberdin batean interpretatu eta enfokatu du, euren estilo propioa islatuz. Oro har, irakasleak esan duen bezala, potentzialitate handia dago klasean eta horrelako lanen bidez, nork bere golkoan dituen gaitasunak eta trebetasunak azaleratzen dira. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina