2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Bosgarren saio teorikoa


Aurreko astea Modulu lanarena izanik, ez genuen IKT saio magistralik eman. Behin taldeak eratuta, buru-belarri aritu ginen ondare kultura lantzen eta gure ingurukoa aztertzen. Oso lan interesgarria iruditzen zait eta horretan ere, IKTen funtzioa ezinbestekoa izango da, bideo baten bidezko aurkezpena egingo baitugu.

Gaurko saio teorikoan, gurpilaren antolaketa martxan jarri dugu. Nire taldekide batzuek aurkezpenak egin dituzte, landu dituzten testuen ideiak azalduz. Hasiera batean, gelan isiltasuna nagusitu zen, baina denborak aurrera egin ahala, arreta desagertuz doa. Hala ere, aipatzekoa da gure artean (ikasleen artean) arreta gehiago jartzen dugula eta batzuetan, badirudi hobeto ulertzen garela. Oro har, azken produktuan, hau da, aurkezpenean bertan, prozesuan egindako esfortzua eta sartutako denbora geratu da islatuta. Aniztasun handia egon da aurkezpenetan: prezziak, power pointak, slideshare… eta uste dut metodologia honekin lan egiten dugun lehenengo aldia izanda, balorazioa oso positiboa izan dela.

Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke hitz gutxi eta irudi gehiago dituzten aurkezpenek arreta handiagoa bereganatzen dutela. Horra hor, irudiaren gizartean murgilduta egotearen eragina: irudi batek hainbat hitzek baino gehiago transmititzen digutela. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina