2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Hirugarren saio teorikoa


"Visiones disruptivas de la educación"



María Acasoren bideoak sarrera ezinhobea eman dio gaurko klaseari. Jarraian, bideoan aipatzen diren ideia nagusi interesgarri batzuk uzten dizkizuet. Gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen bideoa osorik ikusteko. Benetan interesgarria eta hausnartzeko modukoa dela. 

María Acaso, Arte Ederretako irakasle eta ikertzaile moduan aritzen da Madrilen. Beraren aburuz, hezkuntza-sistema guztiz zaharkiturik dago eta egoera hau aldatzeko nahian, metodologia berriztatzaileak bilatzen ditu. Bere proposamenak hurrengo puntu hauek biltzen ditu: 


  1. Boterea: Etorkizuneko irakasle moduan, sistema- autoritariotik sistema- demokratikora igaro beharko ginateke. Aldaketa honetan, bi figurek hartzen dute parte; alde batetik, ez-irakaslea eta bestetik, ez-ikaslea. Ez -irakasleak botereari uko egin behar dio eta ez ikasleak, berriz, boterea  onartu beharko luke. Gainera, ez dugu irakaslea figura bakar batekin identifikatu behar. Izan ere, irakasleek lan egiteko talde bat osatu beharlo lukete.
  2. Ikusezina: Era automatikoan lan egietari utzi eta ekin diezaiogun era gogoetatsuari. Horretarako, gure pedagogia ikusezinak ikertu behar ditugu eta horrez gain, ez dugu ahaztu behar nor garen, zein den gure espazioa eta erabiliko dugun diskurtsoa. 
  3. Espazioa eta denbora: Zorroztasuna baztertuz, malgutasuna nagusitu beharko litzateke. Gelaren espazioari dagokionez, gure erara pertsonalizatu beharko genuke, musika eta janaria bertan erabiliz. Denborari dagokionez, gaur egungo garaira egokitu beharko ginateke. Gauzak horrela, IKTak erabili behar dira, hala nola, Twitter, Facebook, Slideshare edo Skype. Liburuak ere bere lekua izango luke proposamen honetan, sakontze-tresna moduan. 
  4. Informazioa: Eskema itxi batetik, ikuspegi zabalera igaro beharra dago. Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da ikasleei interesatzen zaiena eta gelatik kanpo dagoen oro gelan bertan aplikatzea, hala nola, ikusizko kultura eta denbora-pasa. 
  5. Ezagutza: Arlo honi dagokionez, ikasleak hartzaile izatetik ekoizleak izatera igaro beharko lirateke. Proiektuetan oinarritutako metodologiak aukera apartak dira xede hori aurrera eramateko. 


Hitzaldiaren amaieran, Maríak hiru galdera proposatzen dizkie irakaskuntza munduan gabiltzanoi:



a) Irakaskuntza prozesuaren inguruan maiztasunarekin hausnartzen al duzu?
b) Metodologien inguruan hausnartzen al duzu? Erabiltzen dituzun metodologiak zuk zeuk askatasunez erabakitakoak dira ala zuk iraganean jaso zenuenaren errepikapenak dira?
c) Metodologia berritatzaileak erabiltzen al dituzu? Zeintzuk?



Bideoa ikusi eta gero, gurpilen antolaketari ekin diogu. Nire ustez, une horretatik aurrera gelan kaosa nagusitu da. Ez genuen argi zer egin behar genuen, nola, noizko… Uste dut egelaren antolaketa oztopoa izan dela, asko kostatu baitzaigu materiala topatzea eta geure buruak kokatzea. Nire taldekideekin oso gustura nago eta uste dut lan ona egingo dugula. Hala ere, gaurko noraezaren ondorioz, ez dugu gauza handirik egin. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina